jueves, 20 de noviembre de 2014

Jueves 20

Bukatzear dago astea, eta azkenean,  nahiko azkar pasatu da. Gaur oso egun polita izan da. Goizeko hamarretan Bodegas Bilbainasera heldu gara eta bertako barruak ikusten ibili gara. Izan ere, satorren antzera, lurpetik ibili gara bertan ze berri zegoen jakin guran. Hainbat kupel eta botila ikusi dugu ardoz beteta. Baita geure aurrean, zelan ardoz betetzen zituzten ikusi: 6000 botila ordu bakarrean!!!    Gazteak mostoa eta helduagook ardo beltza dastatzeko aukera izan dugu. Ederra egon da.                     Barruak freskatuta, La Hoya herrixkara egin dugu hurrengo jauzia. Aintzinako biztanleen aztarnak eta zelan bizi ziren informazioa jaso ondoren, Laguardia izan dugu jomuga. Bertan, haize hotzarekin egin dugu topo, aitzakia ederra bazkaldu eta goxatzeko.                                                                            Santa Maria de los Reyes ikusi dugu. Eliza ederra, bere harrizko atari polikromatuarekin. Ondoren, herria ezagutzeko parada izan dugu. Autobusa hartu eta Gasteizera. Orain, bakoitzak bere erara denbora pasatzen dihardugu, arik eta afaltzeko ordua heldu arte.